Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Eusko jaurlaritza
Buscador
Hasiera / 

Prestakuntza

 / Lanerako prestakuntza
feader

Lanerako prestakuntza

ARKAUTE: 945 285 387
fpearkaute@hazi.eus
 DERIO: 946 072 536
fpederio@hazi.eus
FRAISORO: 943 692 166
fpefraisoro@hazi.eus
 ARTZAIN ESKOLA: 943 251 008
artzaineskola@hazi.eus
Profesionalen eskura jartzen dugun tresna bat da Enplegurako Prestakuntza (EP), hala nola Nekazaritza-sektoreko profesionalentzat, nekazaritzako elikadura enpresetakoentzat, elkarte profesionaletakoentzat eta EAEko erakundeetakoentzat, sektore eta esparru horretan lan egiten dutenen kualifikazio profesionala egokitzeko eta balio-kate osoa hobetzeko, eta, hala, EAEko lehen sektoreko, elikadura-sektoreko eta landa-inguruneko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen laguntzeko.

Helburuak

Enplegurako Prestakuntzaren (EP) helburuak honako hauek dira:

  • EAEko lehen sektoreko, elikadura-sektoreko eta landa-inguruneko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea esparru teknikoan zein kudeaketa-esparruan enpresei modernizatzen eta erronka berrietara egokitzen laguntzeko.
  • Lehen sektoreko, nekazaritzako elikagaien enpresetako eta landa-inguruneko populazioko profesionalek, elkarteek zein erakundeek izan ditzaketen prestakuntza zein kualifikazio profesionaleko premiei erantzutea.
  • Lehen sektorean, nekazaritzako elikagaien enpresetan eta landa-ingurunean lan egiten duten pertsonak profesionalizatzea.
  • Lehen sektoreko profesionalen artean eskumen profesionalak eskuratu eta eguneratzeko prozesua sustatzea.
  • Gazteak lehen sektorean lanean hastea sustatzea
  • Landa- eta kostalde-inguruneko populazioakproiektuak eta jarduerak martxan jartzeko ekimena sustatzea.
  • Lehen sektorean eta landa-ingurunean teknologia berriak erabiltzea bultzatzea.

Norentzat da?

HAZIko Enplegurako Prestakuntza atalak ikastaro-eskaintza zabala du, hainbat azpisektore eta lan-esparrutan sailkatuta.
Prestakuntza-ekintzak honako pertsona hauentzat dira:
  • EAEko lehen sektoreko eta nekazaritzako elikagaien enpresetako profesionalentzat.
  • Nekazaritza-esparruko enpresa-proiektu baten bitartez edo landa-ingurunean txertatutako enpresa-proiektu baten bitartez, lehen sektorean edo landa-ingurunean sartu nahi duten pertsonentzat.
  • Landa-inguruneko populazioarentzat.

Ezaugarriak

  • Eskaintza diseinatu eta garatzean, EAEko lehen sektorea osatzen duten sektore eta erakunde-eragile guztiek lankidetzan jarduten dute.
  • Kalitateko prestakuntza irakasle adituek ematen dute, punta-puntako instalazioetan eta teknologia berrienak aplikatuz.
  • Programak eta edukiak eguneratuta daude.
  • Prestakuntza praktikoa da, eta lanpostuan hori guztia aplikatzea da helburu nagusia.
  • FEADER ekimenak diruz lagundutako prestakuntza da.
  • Talde txikiak dira.
  • Prestakuntza-metodologia berritzaileak aplikatzen dira: e-learning, blending eta banakako praktikak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mende dauden nekazaritza-zentroekin lankidetzan sortzen da eskaintza hori.
  • Arkautiko Nekazaritza Eskola (Arkauti)
    01192 Arkaute (Araba)
    Tel.: 945 285 387
    Faxa: 945 284 955
    fpearkaute@hazi.eus
  • Derioko Nekazaritza Eskola
    Berreaga, 5
    48160 Derio (Bizkaia)
    Tel.: 944 541 421
    Faxa: 944 540 162
    fpederio@hazi.eus
  • Fraisoro Eskola
    Elbarrena Auzoa
    20159 Zizurkil (Gipuzkoa)
    Tel.: 943 692 162
    Faxa: 943 692 247
    fpefraisoro@hazi.eus
  • Arantzazu - Artzain Eskola
    Tel.: 943 251 008
    M: 625 709 917
    artzaineskola@hazi.eus