Edukietara joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Eusko jaurlaritza
Buscador
Hasiera / 

Prestakuntza

 /  Prestakuntza planak enpresentzat

Prestakuntza planak enpresentzat

Enpresek beren langileen prestakuntzaren plangintza eta kudeaketa egin dezakete, enpresa-jarduerarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzen bitartez. Prestakuntza-ekintza horiek orokorrak (hein handi batean beste enpresa edo lan-esparruetan erabil daitekeen prestakuntza ematen duten jarduerak) edo berariazkoak (lanpostu jakin batean bakarrik aplikagarria den prestakuntza, beste enpresa edo lan-esparruetan erabili ezin diren edo oso modu mugatuan bakarrik erabil daitezkeen jarduerak) izan daitezke.

EAEko lehen sektoreko enpresetan lan egiten duten pertsonak profesionalizatu eta kualifikatzeko helburupean, HAZIK nekazaritzako elikagaien enpresetarako prestakuntza-zerbitzua eskaintzen du (harremanetarako: fpeempresas@hazi.es).

Erakunde antolatzaile gisa:

  • Prestakuntza-jardueren finantzaketa planifikatu eta izapidetzen du.
  • Langileen prestakuntza antolatu eta kudeatzen du, baita banakako prestakuntza-baimenak ere.
  • Enpresa-taldeak sortzen ditu.
  • Prestakuntzaren jarraipena abian jarri eta garatzen du.
  • Administrazio-izapideak kudeatzen ditu.
Lehen sektoreko enpresetarako prestakuntza-ekintzak eskari-prestakuntzari buruzko 395/2007 Errege Dekretuaren arabera arautzen dira.
Eskari-prestakuntza langileen eta enpresen berariazko prestakuntza-premien araberakoa da, eta honako elementu hauek osatzen dute:
  • Enpresetarako prestakuntza-jarduerek: eskumen eta kualifikazio profesionalak eskuratu eta hobetzeko, eta hori guztia helburu, eduki eta iraupen jakineko zenbait prestakuntza-modulutan egituratu daiteke.
  • Prestakuntzarako banakako baimenek: enpresak baimena ematen dio langileari egiaztagiri ofizial baten bitartez aitortutako prestakuntza-jarduera batean parte hartzeko.
Prestakuntza hori finantzatzeko, Gizarte Segurantzako kuotetan, hobari-sistema bat aplikatuko da, eta enpresek hobari horiek jasoko dituzte. Prestakuntza-ekintza horiek eta banakako baimenak finantzatzeko, enpresek langileen prestakuntzarako duten kreditua erabil daiteke. Kreditu hori enpresek eta langileek ordaintzen duten kuotatik dator, baita Europako Gizarte Funtsaren laguntzetatik eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuan zehaztutako berariazko ekarpenetatik ere.
Prestakuntza-jarduera egin ondoren, Gizarte Segurantzan hobariak aplikatuz gauzatzen da kreditu hori. Kredituaren zenbatekoa zehazteko, aurreko ekitaldian zehar enpresek prestakuntza profesionalerako ordaindutako dirua hartzen da kontuan. Enpresen tamainaren arabera zehazten da ehuneko hori, eta, hala, zenbat eta enpresa txikiagoa izan, handiagoa izango da ehunekoa.
Prestakuntza-jarduera horietan, honako langile hauek har dezakete parte:
  • Enpresetan lan egiten duten soldatapeko langileek.
  • Aldizkako lan-kontratu finkoa izan eta lanik gabeko epean dauden langileek.
  • Prestakuntza-epean langabezian geratzen diren langileek.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Enpresetako Prestakuntza Arduraduna fpeempresas@hazi.es
  • Arkautiko Nekazaritza Eskola (Arkauti)
    01192 Arkaute (Araba)
    Tel.: 945 285 387
    Faxa: 945 284 955
    fpearkaute@hazi.eus
  • Derioko Nekazaritza Eskola
    Berreaga, 5
    48160 Derio (Bizkaia)
    Tel.: 944 541 421
    Faxa: 944 540 162
    fpederio@hazi.eus
  • Fraisoro Eskola
    Elbarrena Auzoa
    20159 Zizurkil (Gipuzkoa)
    Tel.: 943 692 162
    Faxa: 943 692 247
    fpefraisoro@hazi.eus
  • Arantzazu - Artzain Eskola
    Tel.: 943 251 008
    M: 625 709 917
    artzaineskola@hazi.eus